XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gora gure Iaun Zuria, zaindu Bizkaiko Jaurerria! -oihukatzen eben danak.

Aro barri bat sortu zan Bizkaian. Iaun Zuria herririk herri hasi zan dana antolatzen eta Malato arbolatik itsasorartekoa zintzo-zintzo jagoten.

Bizilekua ere aldatu eban. Bilbo aldean egin eban Jauregia Bizkaiko etxagunak errezago ibilteko euren gestio edo kudeaketarako joan-etorrietan. Gernikakoak bardin jarraitzen eban in sekula sekulorun.

Iaun Zuria gazteari eginen handia emon eutsan Bizkaiko Jaurerria antolatzeak baina lortu eban askok uste baino lehen.

Urteak joan urteak etorri, adinak parkatzen ez dauanez, Lekobide eta Lekobidesea hil egin jakozan beste etxagun ezagun askoren artean.

Ama Maria ere ustekabean eroan eutsan mundu honetatik koliko miserere batek, baina halan eta guztiz ere, berrindartu eta aurrera egin eban bizkaitarren Iaun Zuriak.

Bizkaia nasai bizi zan laun Zuriaren agindupean eta haziz eta heziz joian